ᕯ Mundu zitalean pleibak ᕯ
🗓️ Otsailak 26, asteazkena // 17:30
📍 Bastida aretoa
2024ko liburu esanguratsuenean artean egon dira Amurizaren "Pleibak" eta Begoñaren "Mundu zitalaren kontra". Belaunaldi-liburu moduan irakurri dituzte batzuek, eta aukera egokia izango dugu bi idazleon mundu eta ikuskera literarioen inguruan jarduteko. Hizkuntzaren erabilera berezia, harreman afektiboen joskera berriak, mundu prekarizatu baten hondakinak… Ez dira gutxi bi liburuek partekatzen dituzten elementuak baina, era berean, bakoitzak begirada eta forma propioetatik idazten du. Euskal literatura berriaren bi adibide elkarrekin ikusteko aukera paregabea.