2025/03/19 19:30 - 21:00
LORALDIA FESTIBALA
AZTIA. DON INORREZ eta METROKOADROKA egongo da martxoaren 19an 19:30ean Kafe Antzokian.
Kontzertu dramatizatua (musika, teatroa, literatura eta dantza)
Imanol Ubedak eta Karlos Aranceguik osatzen duten Don Inorrez musika taldeak proposamena egin zioten Oier Guillani: disko berri baterako hitzak topatzea. Horretarako, letrak osatzeko ez ohiko prozesu bat abiatzea erabaki zuten: antzerkian oinarritzen den disko oso bat sortzea.