Garai hartan emakumeen* lagun talde bat ginen, auzo honetako errealitatearekin oso kezkatuta eta espazio seguru eta feminista baten falta somatzen genuena. Gauzak horrela, talde feminista bat sortzeari ekin genion, hasiera batek institutuaren inguruan genbiltzan emakumeak* Kirruli Kultur Elkartean batzen.
Lehenengo 2 urteak, txarto gogoratzen ez badugu, autoformakuntzarako saio mordoak burutu genituen eta pegada asko eta asko egin genituen. Hala ere, broma dirudien arren, zailena izena adostea izan zen; marikuleroak izan zen gure lehen aukera baina taldekide baten gurasoen ideia; Zirgariak hain zuzen, ezin hobea iruditu zitzaigun, Zirgariek izan duten garrantzia eta indarra ere goraipatzeko.
Urteak aurrera joan ahala, Bilboko beste auzo batzuekin eta beste marko ezkertiar, feminista eta euskaldunekin harremanetan jarri ginen eta urte hauetan herri feminista baten helburu argiarekin ekintza, iraultza eta ospakizun asko antolatu ditugu elkarlanean, Bilbo irauli egin dugu.
Hori guztia dela eta zapatu honetarako egitarau borobila prestatu dugu. 12:00etan serigrafia tailerra izango dugu Bilbiko Kultur Etxearen eskutik, musika eta pikoteoarekin, 13:30tan auzotik poteotxo bat egingo dugu, ikus gaitzatela!, 15:30tan bazkaria izango dugu (izena emateko galdetegia), bazkalostean tribial feminista eta sorpresatxo bat daukagu zuentzat, eta amaitzeko 19:00etan Aiert Alberdiren kontzertua Pergolan (mistoa izango da). Interesgarria ezta?? Ba animatu!! Gonbidatuta zaudete, zapatuan Indautxu morapilatzera!