Bilboko Labayru kaleko 28. zenbakiko lehenengo pisuan hasi da sutea gaur goizean, hilak 17. Sutearen abisua goizeko zortziretan jaso dute larrialdi zerbitzuek. Bigarren pisuan ere eragin izan du, eta suhiltzaileek eraikina hustu behar izan dute.
Lehenengo pisuko etxebizitzako egoiliarra zen hildako emakumea, eta berarekin larri zauritu den gizon bat zegoen. Bera, eta gainontzeko zortzi zaurituak osasun zentroetara eraman dituzte kea arnasteagatik. Ertzaintzak ikerketa abiatuko du sutea zerk eragin duen argitzeko.