Bilboko Udalak "Musika dibertigarria da - La música me divierte" kontzertu didaktikoen zikloaren edizio berri bat bultzatuko du. Programa hau musikaren arloan publiko berriak sortzera bideratuta dago.
Emanaldi guztiak Bertendona Institutuan eskainiko dira. Kontzertuak maiatzaren 2, 9, 15, 16, 23 eta 30ean izango dira. Guztiak 19:00etan hasiko dira, maiatzaren 2koak eta 15ekoak izan ezik, horiek 18:30etan hasiko baitira.
Maiatzaren2ko eta 15eko emanaldiak bereziki haurrei eta familiei zuzenduta daude eta maiatzaren 2koa euskaraz egingo da. Hauek, gainera, sarrera librekoak izango dira dira lekua bete arte. Gainerako kontzertuetara joateko 5 euroko sarrera ordaindu beharko da webgunearen bidez.
Dibertitzeko hainbat egun
Lehenengo emanaldia Gambra Urizek eta Mikel Urrutiak eskainiko dute maiatzaren 2an.
Txalaparta hutsa izeneko kontzertu didaktikoak txalapartaren magian murgilduko ditu haur eta familiak. Txalapartaren historia, soinuak eta bilakaera aztertuko ditu, tradizioa eta berrikuntza uztartuz, eta belaunaldi eta publiko berriei hurbilduz.
Maiatzaren 9an, Dom Oliveirak, Hugo Silveirak eta Daniel Bordonabak Chorino izeneko musika brasildarraren adierazpena eskainiko dute. Maiatzak 15, KODALY Musika Eskolak Los niños y niñas cuentan y cantan... LA FLAUTA MÁGICA
musika eta antzerki interaktiboa eskainiko du, ikusleak Wolfgang Amadeus Mozarten opera ospetsuenetako batean parte hartzera gonbidatzen dituen ikuskizunarekin.
Backstage laukote lirikoak El retorno izeneko musika emanaldia eskainiko du maiatzaren 16an, eta opera, zarzuela eta musikalen aria eta duorik ospetsuenak biltzen ditu. Alberto Núñez, Adhara Martínez, Jesús Zaballa eta Giorgina Barrios laukotearen parte dira. Maiatzak 23 Yugen dantza konpainiak Breaking Beethoven emanaldia emango du,
Barbara Arrieta, Iñaki López Mielgo, Sara Luquero eta Emil Otsoaren eskutik.
Azkenik, maiatzak 30, Astor Piazzollari omenaldia egingo diote Ivan Casado biolontxeloan, Joana Otxoa de Alaiza pianoan, Naiara De La Puente akordeoian eta Victor Parra biolinean. Astor Piazzolla (1921-1992) mundu osoan goraipatu zuten tangoa berritu eta estilizatu zuelako. Kontzertu honek bere obra aipagarrienetako batzuk eskaintzen ditu.