2025/05/15 09:00 - 18:30

Jardunaldia

Genero-alborapenak AAn eta hizkuntzaren botere eraldatzailea

Genero-alborapenak AAn eta hizkuntzaren botere eraldatzailea
Iberdrola Dorrea, Abando - Indautxu

“Generoa eta zientziaren komunikazioa” jardunaldia Bilbora buelttauko da da maiatzaren 15ean, zientzia-komunikazioan genero-ikuspegia nola txertatu eta hobetu pentsatzeko. Jardunaldia maiatzaren 15ean izango da, Bilboko (Bizkaia) Iberdrola Dorrean.

Adimen artifizialeko (AA) algoritmoetan dauden genero-alborapenak hizkuntza gizarte-aldaketarako tresna gisa edo kazetaritza matxistako praktikak detektatzen dituen behatoki baten lana izango dira, besteak beste, Generoa eta zientziaren komunikazioa jardunaldiaren hirugarren edizioan mahai gainean jarriko diren gaietako batzuk. Programak hitzaldi magistralak, mahai-inguruak eta hitzaldi laburrak
eskainiko ditu.

UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak antolatutako ekitaldi hau genero-ikuspegia duen
zientzia-komunikazioko foro nagusia bilakatu da.