Euskaraldiaren hasiera ospatzeko egitarau oparoa antolatu dute Bilbon

uriola.eus 2025ko mai. 9a, 14:56

Bilboko Euskaraldiak Indautxuko plazan bilduko ditu ahobizi eta belarriprest guztiak Euskaraldiari hasiera emateko eta txapa elkarrekin jartzeko arratsaldeko 19:00etan.

Euskaraldiak maiatzaren 15ean ekingo dio laugarren edizioaren ibilbideari, eta hasi dela ospatzeko, hamaika ekitaldi antolatu dira Euskal Herriko txoko askotan: Iruñean, Donostian, Gasteizen, Getxon, Baionan… Bilbon ere egitarau oparoa antolatu du Bilboko Euskaraldiak Indautxu plazan. 

Arratsaldeko 18:00etan Diskofesta egongo da Mitxel play-ren eskutik. Ondoren, herri guztietan egingo den bezala, testu bateratu bat irakurriko da, eta denek batera jarriko dute Euskaraldiko txapa 19:00etan. Ekitaldia Koldo Olabarri eta Karmele Larrinagaren eskutik izango da. Hortik aurrera, Enbata Lorade taldeak kontzertua eskainiko du dantza artean Euskaraldiai hasiera ametako

11 egunetan zehar, Euskal Herri osoko milaka lagunek, euren hizkuntza ohiturak aldatu eta euskaraz gehiago eta erosoago egiteko saiakera egingo dute.

Belarriprest eta ahobiziek, gutxienez aste eta erdian, lehen hitzak euskaraz egiteko ahalegina egingo dute; eta elkarrizketa elebidunak ugarituko dira, han eta hemen. Belarriprestak eroso esango dio parean duenari berarekin euskaraz hitz egiteko, eta ahal duen guztietan berak ere euskaraz egingo du. Txapa jantzita ibiliko dira 11 egunetan, kalean, lanean eta aisialdian euskaraz erosoago aritzeko.