Indautxuko parkeak eta lorategiak zeharkatzeko aukera egongo da maiatzaren 16an. Bilboko hiri-eremuko balio natural handieneko lekuen artean daude, eta esanahi handia dute bertako biztanleentzat eta bisitarientzat, beren izaera historikoagatik; birika berdeak dira, dentsitate handiko auzo urbanizatu eta jendeztatu batekoak, hiriaren bihotzean bisitari ugari hartzen dituztenak.
Ibilbidean naturarekin, paisaiarekin eta espazio bakoitzaren historiarekin lotutako hainbat alderdi azalduko dituzte, eta bertako elementu natural garrantzitsuenak eta horiei lotutako hiri-paisaiaren xehetasun arkitektonikoak.
Gidaria: Eduardo Renovales (Ekologistak Martxan)
Hasiera: 16:30an, Sabino Arana Etorbidea (Metro San Mameseko irteera)
Amaiera: 19:30ean, Puppy (Guggenheim Museoaren ondoan)