2025/05/20 18:30 - 19:30

Zineforum (El 47) eta solasaldia: Euskadiko auzo-mugimenduaren historia eta memoria Golem Alondigan

Zineforum (El 47) eta solasaldia: Euskadiko auzo-mugimenduaren historia eta memoria Golem Alondigan
Alondegia, Abando - Indautxu

Zineforum honek eta ondorengo solasaldiak Euskadiko memoria demokratikorako mugimendu dinamiko eta transzendentalenetako bat jartzen du fokuan, auzo-mugimendua. Maiatzaren 20an Golem Alondigan arratsaldeko 18:30ean.

Euskadin, eta bereziki Bilbon, auzoetako aktibismo sozial eta politikoa garrantzitsua izan da demokrazia eta estatu soziala eraikitzeko. Hala ere, frankismo berantiarra eta Euskadiko trantsizioa markatu duten beste fenomeno batzuek ezkutatu egin dute.

‘El 47’ filma baliagarria izan da Estatu osoko trantsizioan auzo-mugimenduari ikusgarritasuna
emateko. Jarduera honekin, Gogorak hurbilketa bat egin nahi du Bilbon gertatutakoa azalduz, Euskadiko mugimendu horren adibide gisara, kolektibo horiek eta haien aktibismoa Euskadiko memoria demokratikoan txertatzeko.

‘El 47’ luzemetraiaren emanaldiaren ondoren (Marcel Barrena da zuzendaria eta Eduard Fernandez aktore protagonista) hasiko da solasaldia.