Paperaren gaineko Artearen Hitzordu Nagusia azaroaren 27tik 30era Euskalduna Jauregian.
Grabatuaren eta Paperaren gaineko Artearen Nazioarteko Jaialdiaren XIV. edizioak hirurogei (60) erakusketari eta bostehun (500) artista baino gehiago bilduko ditu, besteak beste, arte-galeriak, grabatu-lantegiak, argitaletxeak eta nazioarteko beste hainbat proposamen. Diana Chowk komisariatutako Focus Taiwan programak Taiwango arte grafikoaren aberastasuna erakutsiko du, eta euskal zein asiar talentu gazteen arteko lankidetza sustatuko du. FIG Bilboren programa didaktikoak grabatua eta paperaren gaineko artea jendaurrera hurbiltzen ditu, erakustaldi, erakusketa eta jarduera parte-hartzaileen bidez, horien ulermena eta partaidetza bultzatuz.