Carlton Hoteleko industria militarraren aldeko mahai inguruaren aurka egin dute

uriola.eus 2025ko urr. 9a, 12:02

Argazkia: Kakitzat

Kakitzat koordinatzaileak antimilitaristak elkarretaratzea egin du gaur goizean, eta azaldu du EAE industria militarrean fakturazio handiena duen Estatuko hirugarren autonomia erkidegoa dela, Madril eta Andaluziaren atzetik. Eusko Labela duten “gerrako jaunek”, aurrekontuen bidez, euskal 206 arma fabrikei 100 milioi euroko diru-laguntza ematen dietela salatzeko mobilizazioa izan da.

Kakitzat koordinakunde antimilitaristak elkarretaratzea egin du gaur goizean, hilak 9, Carlton Hotelaren aurrean, bertan, euskal industria militarrari buruzko mahai ingurua egin delako, eta hizlarietako bat armamentu enpresa nagusietako bat delako: SAPA.

“SAPAk , Israelgo armadarekin dituen milioi askoko negozioez gain, 200 milioi inbertitu ditu Indran, gerraren negozioaren hazkunderako”, salatu du koordinakundeak. Azaldu du gauza bera egin dutela Ecia Xemein fabrikak Markinan, ITP Aerok Barakaldon eta Sestaon edo Senerrek Getxon. Enpresa horiek egungo gerra testuinguruan armak salduz aberastea erabaki dute, errugabeen sufrimenduaren eta heriotzaren kontura.

Kakitzatek gogorarazi du euskal armamentu enpresek harremanak dituztela Israelgo estatuko industria militar nagusiekin, hain zuzen ere,  palestinarra sarraskitzeko sistematikoki erabiltzen ari diren armak eta misilak.

“Instituzioek industria militarrarekin duten gero eta inplikazio handiagoaren erakusgarri da Eusko Jaurlaritza”, nabarmendu du koordinakundeak, aurrekontuen bidez, 100 milioiko diru-laguntza ematen diola euskal gerraren industriari.

Gaur egungo testuinguruak eta Palestinako genozidioak berretsi egiten ditu Kakitzat koordinakunde antimilitaristako kideak armadaren aurkako borrokan, gastu militarraren eta NATO bezalako egituren aurka, industria militarra zibil bihurtzearen alde, eta “Eusko Label” bidezko armen fabrikazioaren eta esportazioaren aurka.