2025/10/22 19:00 - 20:30
Unai Elorriagak eta Josu Aurrekoetxeak “Odola kantari. Euskal kantugintzaren tragepedia” eskainiko dute urriaren 22an 19:00etan Kafe Antzokiko goiko partean.
Beti esan izan da gai bi nagusi daudela literaturan: maitasuna eta heriotza. Mundu guztiak uste du, gainera, maitasunari buruz idatzi dela gehien. Ikuskizun honen bitartez, ordea, saiatuko gara erakusten ez dela guztiz egia. Asko kantatuko zaiola heriotzari, gerrari, hilketari, odolari. Odola beti kantari. Hitzaldi-musikatuaren fomatuan, idazlea (Unai Elorriaga) eta musikaria (Josu Aurrekoetxea) arituko dira hainbat testu aztertzen eta kantatzen.