2025/11/26 19:00 - 20:30
Kontzertua
Bilboko Txistulari Bandaren eta Oinkari dantza konpainiak KLASIKOEN TXOKORA kontzertua eskainiko dute azaroaren 26an 19:00etan Euskalduna Jauregian.
80ko hamarkadan txistua kontserbatorioetan sartu zenean txistu eta pianorako obrak sortzen hasi ziren hainbat musikari, batez ere ikasketetan egoki suertatzeko lanak izateko. Baina ordutik ona errepertorio zabala osatu da bi tresna hauentzat eta horrez gain jatorriz beste instrumentu batzuentzat sortu arren txistuarekin eta pianorekin jo daitezkeen partituren multzo handia da. Keinu bat egin nahi diogu formazio berezi honi eta horretarako bandarekin batera Iñar Sastre piano-jotzailea arituko da.