Mila Musika Haria kontzertu-zikloa antolatu du Bilboko Udalak. gitarrak eta hari-instrumentuak protagonista dituen jaialdiak aurten XVI. edizioa beteko du. Emanaldi hauek Bertendona Institutuan egingo dira, arratsaldeko 19:00etan, azaroaren 7, 14, 21 eta 28an eta abenduaren 5ean.
Jaialdia, beraz, azaroaren 7an izango da, Claudia Besnék harpan eta Eva Calvok gitarran osatutako bikoteak, DÚO BOREAL, Notas de ellas emankizuna eskainiko dute. Bertan, hainbat konpositoreren sormen talentua eta ahotsa aldarrikatzen dira errepertorio paregabe baten bidez, obra klasikoetatik hasi eta emakumeek bakarrik idatzitako sorkuntza garaikideetaraino.
Musika ziklo honi amaiera emateko, Peter eta Zoltan Katona anai hungariarrek emanaldia eskainiko dute abenduaren 5ean. Bikote hori garai guztietako gitarra bikote bikainenetako bat da. "Alhambra Inspirations" bere azken lanak izugarrizko arrakasta lortu du 2024an merkaturatu zenetik. Emanaldi honetan, errepertoriorik klasikoena -Cbach eta Piazzolla-, musika herrikoia -pop, rock eta jazzeko standardak- eta konposizio propioak uztartzen dituzten obrak interpretatuko dituzte.
Saio guztietarako sarrerek 5 euro balio dute, azaroaren 21ekoa izan ezik, sarrera doakoa izango baita. Bertara joan nahi dutenek www.bilbaokultura.eus webgunean edo Bertendona Institutuan eskuratu ahal izango dituzte sarrerak, kontzertu bakoitza hasi baino ordubete lehenagotik, lekua bete arte.
Gainerako programazioa
Azaroaren 14an, JUAN JOSÉ ROBLES arituko da, musika herrikoi eta tradizionalen inguruko esperientzien ibilbide luzea duen musikaria. Musika klasikoarekin eta flamenkoarekin ere jolasten du. Jose A. Aarnoutse (gitarra godinea eta gitarra espainiarra) eta Tobal Rentero (lautea, gitarroa eta dultzaina) izango ditu lagun, eta berak, berriz, laud, mandolina, bozouki eta gitarra piezak interpretatuko ditu.
Azaroaren 21ean, JUAN CRISÓSTOMO DE ARRIAGA XIII. Gitarra Lehiaketaren irabazleak egondo dira. Erika Takada japoniarra Euskadiko eta Nafarroako ikasle interprete onena izendatu dute eta gaur egun Eduardo Baranzano eta Unai Insaustirekin ikasten ari da Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioan. JUAN CRISÓSTOMO DE ARRIAGA Gitarra Lehiaketako lehen saria irabazi duen Yitao Luok (Txina) Shenzhengo Musika Kontserbatorioan ikasi zuen Xu Tuo irakaslearekin.
Azaroaren 28an, ANA CRISMÁN musikariak Arpaora lan diskografiko estreinatu berria aurkeztuko du, abangoardiaren eta tradizioaren artean mugitzen diren musika-konposizioak esakiniz eta flamenkoa sonoritate berrietara zabalduz.