Edurne Pasaban: ibilbidea eta bizitza oso bat komikian. KOMIKIAREN AURKEZPENA
Abenduak 6 | BBK Mendi Film Bilbao Bizkaia | 12.00etan | Euskalduna Jauregia
Egongo dira: Edurne Pasaban, Ramon Olasagasti, César Llaguno eta Felipe H. Navarro
2010eko maiatzaren 17an, Shisha Pangmaren gailurrera iritsi zen Edurne Pasaban. Munduko 14 zortzimilakoetara igo zen lehen emakumea izan zen. Bere izena mendizaletasunaren historian betiko idatzita geratu zen, baina hargatik ez zen mito bihurtu, agian berak inoiz nahi izan ez zuelako. Gailur haietara igotzeko, urteak behar izan zituen Edurnek eta oztopo asko gainditu zituen, naturak inposatutakoak nahiz norberarenak, baina alboan zeudenen laguntza izan zuen beti.
2025ean 15 urte bete dira erronka hori lortu zenetik, eta une egokia da atzera begiratzeko.