“Los cayucos de Kayar” filmaren proiekzioa eta solasaldia egongo da Thimbo Samb eta Tokiko Immigrazio Kontseiluko Gazte Taldearekin abenduaren 17an, 19:00etan, Itsasmuseumen.
Migratzaileen Nazioarteko Egunaren (abenduaren 18a) harira, Bilboko Udaleko Kulturen arteko Bizikidetzaren Arloak, KCD GKEarekin eta Immigrazioaren Tokiko Kontseiluko Gazte Taldearekin elkarlanean, antolatutako proiekzio eta solasaldi kulturanitza.
Álvaro Hernández Blanco zuzendariaren dokumentalak, “Cine Invisible – Film Sozialak” 2025 jaialdiko Kulturen arteko Sariaren irabazleak, Thimbo Samb-en itzulera kontatzen du: 15 urte Espainian igaro ondoren, bere jaioterrira, Senegalgo Kayar herri arrantzalera bueltatzen da.
Topaketa hau migrazioei, berdintasunari eta aniztasunari buruzko gogoeta eta elkarrizketa sustatzeko gunea izango da.