Bilbora 17:30 aldera iritsiko da, eta 21:30 pasatxo Abusutik irtengo da, Etxebarrira. Tartean lau ordu emango ditu auzoetatik gora eta behera, antolatzaileen aurreikuspenen arabera.
Korrikaren 18. edizioa Andoaindik abiatuko da martxoaren 14an Eman euskara elkarri lelopean, eta hamar egun geroago, martxoaren 24an, Baionara helduko da. Tartean Euskal Herri osoko ehunka herri eta txoko eta 2.000 kilometro baino gehiago egingo ditu euskararen aldeko ekimenak.
Korrikako antolakuntzak aplikazio bat prestatu du lasterketak uneoro herri bakoitzera heltzeko falta duen distantzia eta denbora jakin ahal izateko.