Abusuko VIII. Aste Kulturala abiatuko dute gaur

uriola.eus 2014ko apirilaren 9a

Beste urte batez, Abusu Sareanek Kultura Astea antolatu du. Gaurtik igandera, auzoan ekintza kultural ugari egongo dira eta besteak beste, Abusu Sareaneko webgunearen aurkezpenea aurkeztuko dute.

Asteazkena, apirilak 9

18:30ean, Zamakola IP, Andreberri eta Hodeiertz abesbatzek saioa eskainiko dute Kulturetxeko areto nagusian.

19:00etan, Abusutarrak abesbatzak Aste Kulturala iragarriko du auzoan zehar abestuz. 

Osteguna, apirilak 10

17:15etatik 19:00etara, Munduko jolasak eta tailerrak Ibaizabal landan.

19:00etatik 20:00etara, Sukaldatuz ongi pasa tailerraren txanda izango da Ibaizabal landako karpan 11-16 urte bitarteko gazteentzat.

Ostirala, apirilak 11

10:00etatik 12:00etara, Ipuin kontalaria egongo da “Munduan zehar nire auzoaldetik” LH5º ikasleentzat. Kulturetxeko areto nagusian.

17:00etatik 19:00etara, Munduko dantzen tailerra. Kulturetxean.

Ibaieder parkea berrezkuratzeko asmoz ere, hainbat ekintza antolatu dituzte:

17:00etatik 18:00etara Patinajea eta malabareak egongo dira eta 18:00etatik 19:00etara Aerobitona.

19:00etan, “Abusu guztiontzako auzoa duzu” gaia mahai inguruan landuko dute Ibaizabal landako karpan.

20:30ean, Txokolatada. Ibaizabal landan.

20:30ean, Berbena. Ibaizabal landan.

Larunbata, apirilak 12

11:30etatik 13:00etara, betiko jolasak Ibaizabal landan.

13:00etan, “Gu irakurle baita zeu ere” sarieak banatuko dituzte landan.

13:30 Euskal dantzak Bolintxu Taldearekin.

16:30ean, Abusutik Guggenheimera piragua jaitsiera. “Gu irakurle baita zeu ere” lehiaketako txapeldunentzat. Irlan.

18:30ean, Abusu Sareaneko webgunearen aurkezpena eta luntxa egingo dute Ibaizabal landako karpan.

19.30ean, Gitarra eta dantza garaikidea instintuko ikasleen eskutik. Ibaizabal landan.

20:30ean, Erromeria. Ibaizabal landan.  

Igandea, apirilak 13

10:30ean, Krosa. Parkean, Ibaizabal landaren aurrean.

11:00etan, Xake txapelketa. Ibaizabal landan.

12:00etatik 13:30etara, Elkarteen azoka eta bidezko merkataritza landan.

13:30ean, Angulen pintxo lehiaketaren aurkezpena landan.

14:00etan, Munduko Arrozen lehiaketaren aurkezpena; herri bazkaria eta animazioa. Ibaizabal landan.

Arrantzalez janztera animatzen zaituztegu

*Euria egitekotan Ibaizabal landako karpan, institutoan edo eskolan burutuko ditugu jarduerak.