1983 aurreko Abusu ezagutzeko argazki bilketa

uriola.eus 2014ko ira. 2a, 15:00

Argazkia: Bilbao Izan

Urte amaieran Abusu auzoaren historia errepasatuko duen argazki-erakusketa osatzeko behar dituen 1983 aurretik ateratako irudien bilketa hasi du Bilbao Izan programak.

Bilbo eta Arrigorriagaren artean kokatuta eta banatuta dagoen Abusu auzo honen historia zabaldu nahi du Bilbao Izan programak, udal funtsetatik nahiz partikularren bildumetatik aukeratutako irudien bitartez. Dokumentazio horren bidez, auzoak 83ko uholdeen aurretik zeukan itxura gogoratu ahal izango da, baita antzinako herriko jaiak, tranbia zaharra eta bertako saltokiak ere, besteak beste. Erakusketaren komisarioa, UPV/EHUko Historia Garaikideko Sailean irakasle dabilen Susana Serrano Historia Garaikideko doktorea izango da.

Jada formatu digitalean dauden argazkiak bidali nahi dituztenek www.expobilbaoizan.net webgunera edo cultura@ayto.bilbao.net helbide elektronikora igor ditzakete; irudiak eskaneatu behar dituztenek, aldiz, Abusuko zentro soziokulturalera eraman ditzakete irailaren 26a arte (astelehenetik barikura, 16:00etatik 20:00etara) edota Ibaialdeko udal liburutegira (astelehenetik barikura, 09:00etatik 13:45era).

Irudiak eskaneatu behar dituztenek, aldiz, Abusuko zentro soziokulturalera eraman ditzakete irailaren 18ra arte —astelehenetik barikura, 16:00etatik 20:00etara bitartean—, edota Ibaialdeko udal liburutegira, irailaren 26ra arte —astelehenetik barikura, 09:00etatik 13:45era bitartean—.

Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak, Abusu Sarean eta Andre Berri elkarteekin, Abusu zentro soziokulturalarekin, liburutegi-sarearekin eta Bilbao Kirolak erakundearekin elkarlanean, erakusketa honetan parte hartzera gonbidatu nahi ditu argazki pertsonalak uzteko prest dauden auzoko lehengo eta oraingo bizilagun guztiak. Bilbotako material guztia ikusgai jarriko da (inprimatutako kopietan nahiz pantailan proiektatuta) Abusuko kiroldegian azaroaren 26tik aurrera.

Bilbao Izan programaren barruan antolatutako aurreko erakusketetan, Errekalde, Basurtu, Bilbo Zaharra, San Frantzisko eta Zabala auzoetako eta Deustu eta Begoñako elizateetako historia errepasatu da, arrakasta handiz errepasatu ere, tokian tokiko gazteen ikusminari adinekoen oroimena eta nostalgia gaineratu baitzaizkie. Iaz, Bilbo Zaharra, San Frantzisko eta Zabalari buruzko erakusketa 60.000 pertsona inguruk bisitatu zuten Erriberako Merkatuan.