'Abusu: Etengabeko aldaketaren historia' programa ez da bukatu. Ohikoa denez, argazki erakusketaren ondoren, Kultura eta Hezkuntza Sailak, gai berari buruzko bideo bat aurkeztuko du. Oraingo honetan ikerlariek eta historiagileek ez ezik auzoko pertsona anonimoek ere euren lekukotza eta bertako historiari buruzko ezagutza eskaini dute, hiriko leku herrikoienetakoa den eta Bilbo eta Arrigorriaga udalerrien artean banatuta egotearen berezitasuna duen gune horren azken garaietako historiari buruzko ikus-entzunezko lan hori egiteko.
Abusu–La Peña: burdina eta uraren artean filma urtarrilaren 27, 28 eta 29an eskainiko da Ibaialdeko liburutegian, Abusuko Zentro Soziokulturalean eta Abusuko udaltegian, hurrenez hurren. Egunero hiru saio eskainiko dira, 18:30ean, 19:15ean eta 20:00etan (sarrera librea). Horrez gain, ikus-entzunezko lana Bilbao Izanen webgunean eta youtuben dagoen Bilbao Kulturaren kanalean ikusi ahal izango da otsailaren 6tik aurrera.
+ INFO: 944010010 edo 010 / www.bilbaoizan.net