Labankadaz hilda agertu da gizon bat Abusun

uriola.eus 2015ko uzt. 17a, 12:39

Hiru egun bere berririk izan gabe, familiarteko batek aurkitu du 59 urteko gizon baten gorpua bizi den etxean hainbat labankada zituela.

Gorpua atzo aurkitu bazuten ere, Zamakola kaleko etxebizitza batean, Ertzaintzaren arabera egun batzuk zeramatzan gizonak hilik. Ertzaintza kasua ikertzen ari da. Besteak beste, hildakoaren bikotekidearen bila ari da. Atzotik desagertuta dagoen emakumearen bila.