Polizien arabera, Ollarganen senar ohiak zuen etxean izan zen hilketa eta beraz, gezurra litzateke abuztuaren 8an, etxe hartatik gertu jazotako istripua; hilketa eskutatzeko senarrak pentsatutako trikimailua litzateke ustez.
Hipotesiak pisua hartu du, aurreko ostiralean, senar ohiaren etxean egindako miaketan, Leireren odola aurkitu zutelako. Era berean, gorpua etxetik ateratzeko bigarren pertsona baten laguntza behar izan zuela diote eta ikerketak herritar horren identifikaziora ere bideratuko dira.
Senarrak Gurutzetako ospitalean jarraitzen du, bere buruaz beste egiten ahalegindu eta gero. Oso larri egon bada ere, bere egoerak hobera egin duela diote medikuek eta polizien zaintzapean dago.
[2015-08-20] Leire Rodriguezen hilketa errefusatu dute Abusun