Ibaieder parkeko zuhaitzei buruzko informazioa inoiz baino eskurago

uriola.eus 2016ko api. 18a, 09:36

Argazkia: Zamakola (‏@zamakolabilbao)

Ibaizabal institutuko, Zamakola-Juan Delmas herri-ikastetxeko eta Abusu ikastolako irakasle eta ikasleek, auzoko elkarteak koordinatzen dituen Abusu Sarean elkartearekin batera ingurumena hobetzeko garatu duten proiektua aurkeztu dute. Bertan, Abusuko Ibaieder parkeko zuhaitzen informazioa bilduko duten guztira 25 plaka ezberdin prestatu dituzte. 

Proiektuak baditu zenbait xede elkarteak azaldu duenaren arabera; batetik ingururumena hobetzeko proiektuetan ikasleek parte hartzea, ingurumena zaindu eta hobetzeko auzoko elkarteek eta herritarrek inplikazioa edukitzea eta azkenik, parkeko florari buruzko ezagutzak zabaltzea. 

Sustatzaileek azaldu dutenez, "aspaldiko asmoa zen auzoan parkeko dibertsitatea erakustea eta hain preziatua den txoko honen aberastasunaren azalpenak ikusgai jartzea". Abusuko herritarrentzat ez ezik, beste auzo batzuetako herritarrentzat ere onuragarria izango da, Abusuko parkera joan eta espezien berri bertatik bertara eduki ahalko dutelako. Ikasleek, irakasleek lagunduta, parkeko zuhaitz eta zuhaiskei buruzko informazioa bildu dute. 

Web-orri batean bildu dute informazio guztia eta metalezko plakak prestatu dituzte informazioa ikusgai jartzeko. Horretaz gain, web-orrira bideratzeko QR kodeak jarri dira. Bihar lehenengo plakak jarriko dira parketan. 

Ibaieder parkea

1983ko uholdeen ostean sortu zuten Ibaider parkea, Ibaizabal auzotik urruntzeko egindako lanen ondorioz. Zuhaitz espezie asko ditu, Kantauri isurialdeko eta beste ekosistema batzuetako 50en bat zuhaitz eta zuhaiska-espezie daude. Ginkgo zuhaitza, jatorria Txinan duena, gure parkeetan aurkitzea oso zaila da.