Ur mozketak iragarri dituzte biharko Abusuko zenbait kaletan

uriola.eus 2016ko ira. 19a, 08:00

Udalak jakitera eman duenez, bihar, irailak 20, asteartea, 16:00etatik 18:00etara bitartean, gutxi gorabehera, uraren hornidura zerbitzua etengo dute Ibaizabal landan eta Zamakola kalean.

Hain zuzen ere, neurria Ibaizabal landako 1etik 8ra bitarteko zenbakietan eta Zamakola kaleko 45-bis zenbakian hartuko da.

Ibaizabal landako 4. zenbakian ur-hartune partikular bat konpontzeko kenduko da ura.