Ura moztuko dute bihar Zamakolan

uriola.eus 2016ko ira. 20a, 07:00

Udalak jakitera eman duenez, bihar, irailak 21, asteazkena, 16:00etatik 19:00etara bitartean, gutxi gorabehera, uraren hornidura zerbitzua etengo dute Zamakola kalean.

Hain zuzen ere, Zamakola kaleko 72tik 92ra bitarteko zenbaki bikoitietan izango du eragina aipatutako neurriak.

Kale bereko 76. zenbakian ur-hartune partikular bat konpontzeko kenduko dute ura.