Bilboren erorketa gogoratzeko azken ekitaldiak: 'Umorea gerra garaian' erakusketa eta kontzertua

uriola.eus 2017ko eka. 19a, 09:34

Argazkia: Azkuna Zentroa

Gaur matxinatuen tropak urira sartu zireneko 80. urteurrena gogoratzeko bi ekitaldi egingo dira. Goizean Umorea gerra garaian erakusketa izango da eta arratsaldean BilbaoMusikako hiru abesbatzek kontzertua egingo dute.

Bilboko Udalak, Bilbao Izan ondarearen zabalkunderako udal programaren barruan, tropa frankistak urira sartu zireneko 80. urteurrena gogoratzeko bi ekitaldi egingo ditu gaur. Goizean, Umorea gerra garaian erakusketa egingo du 10:30ean Zabalguneko eraikinean. Erakusketan, 1936 eta 1938 urteen artean Bilbon argitaratu ziren 90 bineta ikusteko aukera izango du ikusleak, garai horretako prentsako marrazkilariek nola ikusi zuten gerra zibila eta haren aurrekariak, hain justu. Egia aldarrikatu eta gerraren inkustiziak salatzea du helburu erakusketak. Tierra Vasca, La Gaceta del Norte, El Nervion, La Union eta guztira 15 egunkaritan publikatutako binetak barnebilduko ditu. Juan Mari Aburto Bilboko alkateak aurkezpenean parte hartuko du, Aline Soberon Historia Garaikideko lizentziatu eta memoria sozial eta giza eskubideetan adituarekin eta Txema Uriarte, historiagile, irakasle, idazle eta zine-ekoizlearekin batera. Abuztuaren 18ra arte irekita egongo da Zabalguneko eraikinean. 

Arratsaldean, gerra zibila Euskadin lehertu zeneko eta Bilbo erori zen egunaren 80. urteurrena gogoratzeko azken ekitaldia egingo du 20:00etan Azkuna Zentroko Kulturen Atarian. BilbaoMusikako hiru abesbatzak, udaleko Txistulari Bandak eta Musika Bandak zenbait konposizio eta kolaborazio-lan joko dituzte. Txalapartari bikotea eta bertsolari bikotea ere haiekin arituko dira.