Isurketak salatu dituzte Ibaizabalen Abusuko bizilagunek

uriola.eus 2017ko ira. 6a, 12:51

Argazkia: @ehbildubilbo

Asteburuan Abusuko bizilagun batek isurketak salatu zituen Ibaizabal itsasadarraren hasieran ur-jauzietan pilatutako aparra dela eta. EH Bilduk azalpenak eskatu dizkio Mugikortasun eta Jasangarritasun Sailari.

Joan den larunbatean, irailaren 2an, auzotar batek Abusun, itsasadarraren hasieran, isurketak salatu zituen Ibaizabalen, bertan dauden ur-jauzietan pilatzen ari zen aparra dela medio.

Azalpen eske

Gertatutakoaren aurrean, Izaskun Guarrotxena EH Bilduko Bilboko zinegotziak azalpenak eskatu dizkio Ines Ibañez de Maeztu Mugikortasun eta Jasangarritasun Sailaren zinegotzi adjuntuari.