Basurto Bizirik taldeak deituta, manifestazioa egingo dute "Basurtuko Ospitalearen gainbeheratzearen eta Bihotz Kirurgiaren itxieraren aurka". Ekainaren 3an izango da, 19:00etan Jesusen Bihotzetik abiatuta, eta udaletxean amaituko da.
Berbaxerka hitz-jolasari buruzko hitzaldia antolatu dute Bilbo Zaharreko Xake Espazioan, sortzaileetako bat den Marc Fonten eskutik. Amaieran, elkarren artean jokatzeko aukera egongo da, ea nork asmatzen dituen berba gehien. Noiz: ekainak 3, ostirala, 19:30ean Non: Xake Espazioan (Bilbo Zaharreko plazan)
Ana Carolina (Argentina) & Irantzu VarelaLesbiana feministen umorezko zentzugabekeria.10€ laguntza
Mari Carmen Fernandez Azparrenek eta Estefana Román Matesanzek Media melena izeneko erakusketa jarriko dute Aire Galerian (San Mames zeharkaleko Zollo etxartean). Maiatzaren 7an (larunbata) egingo dute inaugurazioa, eguerdiko 12:00etan. Aire Galeriaren ordutegia: asteartetik ostiralera: 17:00-19:30
Maiatzaren 27an hasi eta ekainaren 5ean amaituko dira Ibarrekolandako jaiak. Egitarau zabala prestatu dute, hemen ikus daitekeena.
| Apirila | ||||||
|---|---|---|---|---|---|---|
| al | ar | az | og | ol | lr | ig |
| 1 | 2 | 3 | 4 | 5 | ||
| 6 | 7 | 8 | 9 | 10 | 11 | 12 |
| 13 | 14 | 15 | 16 | 17 | 18 | 19 |
| 20 | 21 | 22 | 23 | 24 | 25 | 26 |
| 27 | 28 | 29 | 30 | |||