Guztira, tokiko 22 konpainia protagonista dituzten 63 kultur proposamenek osatzen dute “Eszena Kalera” Irailak 8, 19:00etan. Santutxu (Karmelo Plaza). HORTZMUGA TEATROA - Al fin del camino
Irailaren 30etik urriaren 2ra arte Portugaleten egingo diren Ekotopaketen aurkezpena egingo dute Karmelan irailaren 8an, osteguna. Egitaraua honako hau da: 19:00 Hitzaldia: ¿Por qué luchar en 2022? (Zergatik borrokatu 2022an?), Yayo Herreroren eskutik. 20:00 Egitarauaren aurkezpena 20:30 Kontzertu akustikoa: Olaia Intziarte
Musika beltzeko taldea (soul, blues, funk, rock & roll), Bilbon 2015ean jaiotakoa. Trio akustikoko formatuan aritzen dira (ahotsa, gitarra eta bateria), eta gaur egungo musika beltzeko bertsioak egiten dituzte. Haien zuzenekoan, dantzatu eta abesteaz gain, hunkitu ere egingo dira entzuleak.
Aste Nagusian estreinaldia dakar Pabellón 6-ek: El trepa de palacio musikala. Antonio Ugarte da protagonista. Bizkaitar morroia Madrilera iritsi da mandatuetarako mutil gisa, dantza irakasle bihurtzen da eta Fernando VII. absolutistaren konfiantzazko gizona izatera iritsiko da. Idazlea: Braulio Cortés Zuzendaria: Felipe Loza Aktoreak: Aitor Echarte Merino, Diego Pérez, Leire Ormazabal, Nahikari Rodríguez, Unai Elizalde Zamakona eta Yeray Vázquez. Sarrerak www.pabellon6.org-en daude eskuragarri.