Igandea, azaroak 20



18:00

Adinekoen dantzaldia Kasillako pabilioian

La Casilla, Bilbo | Dantzaldia

Adinekoek dantzatzeko azaroaren hirugarren saioa. Galea orkestra izango da azaroaren 20an 18:00etatik 21:00etara

Adinekoen dantzaldia Kasillako pabilioian La Casilla

Adinekoek dantzatzeko azaroaren hirugarren saioa. Galea orkestra izango da azaroaren 20an 18:00etatik 21:00etara



12:00
23:00

'(des)ordena berri baterako notazioak

Aire Galeria, Abando - Indautxu | Erakusketa

J.F. Vaquero Mataren erakusketa hartuko du azaroaren 19tik urtarrilaren 19ra arte Aire Galeriak (San Mames zumarkaleko El Zollo kalezuloan). 

'(des)ordena berri baterako notazioak Aire Galeria

J.F. Vaquero Mataren erakusketa hartuko du azaroaren 19tik urtarrilaren 19ra arte Aire Galeriak (San Mames zumarkaleko El Zollo kalezuloan). 



19:30
12:00

'Hondamendia'

Arriaga Antzokia, Bilbo | Antzerkia

Azaroaren 20an, 19:30ean, Hondamendia antzezlana aurkeztuko du Axut! & Artedrama-k Arriaga Antzokian. Hurrengo egunean ere, 11:00etan, taldeentzako emanaldia egingo dute. Hona hemen sinopsia: Zaborra metafora bat da batzuetan. Baina ze metafora da kiratsa darion hau? 2020ko otsaila: zabortegi baten kolapsoak bi langile desagerrarazi ditu azpian. Esan patua izan dela. Esan zoria izan dela. Edo haien senide ttipi eta apala, zorte txarra. Ardura eta erantzukizuna maskaratzeko mozorroak ere izan daitezke, ordea, hondamendiari jarritako hitzok. Batzuentzat ezbeharra dena, istripua da beste batzuentzat. 2020ko martxoa: covida heldu da. Osasun arazo batek bazterrean laga duen irrati-esataria, Zaldibarko zabortegiaren luiziari hitzak ematen saiatuko da. Egia, egitatea, kontakizuna… Baina nola adierazi samina mundua pandemia baten menpe izoztu denean? Nola eman liezaioke zentzua bere lanari eszenatokira igotzeko grina galdu ez duen dantzariak, absurdoak funtsezko oinarriak irauli dituenean?Ospitalean bertan, bere lana ahalik eta txukunen egiten saiatzen den erizain arretatsuak, lortuko ote du onik ateratzea? Bitartean, Zaldibarren, aita galdu duen alabak eta senarra galdu duen emakumeak erreskate zerbitzuek hilotza noiz aurkituko zain jarraitzen dute, hilabeteak joan eta hilabeteak etorri. Hitz hoberik topatu ezean “hondamendia” deitu diogun horrek ataka larrian jarri ditu guztiak, halako gertaera lazgarri baten ondotik deus okerragorik etor ezin daitekeen ustean. Pantailek hartu dute hitzaren tokia eta zaborrak gure bizien arrasto bihurtu dira. Langile bat hiltzen da beharrean. Astero. 2022ko otsaila… Zabor meta erraldoian aztarrika, bide-seinale modura erabiliko ditugun galdera ikurrak besterik ez ditugu topatu. Eta bizitzaren balizko zentzuaren gainetik, bizitza bera huts-hutsean maitatu behar dugula dioen intuizioa

'Hondamendia' Arriaga Antzokia

Azaroaren 20an, 19:30ean, Hondamendia antzezlana aurkeztuko du Axut! & Artedrama-k Arriaga Antzokian. Hurrengo egunean ere, 11:00etan, taldeentzako emanaldia egingo dute. Hona hemen sinopsia:

Zaborra metafora bat da batzuetan. Baina ze metafora da kiratsa darion hau?

2020ko otsaila: zabortegi baten kolapsoak bi langile desagerrarazi ditu azpian. Esan patua izan dela. Esan zoria izan dela. Edo haien senide ttipi eta apala, zorte txarra. Ardura eta erantzukizuna maskaratzeko mozorroak ere izan daitezke, ordea, hondamendiari jarritako hitzok. Batzuentzat ezbeharra dena, istripua da beste batzuentzat.

2020ko martxoa: covida heldu da. Osasun arazo batek bazterrean laga duen irrati-esataria, Zaldibarko zabortegiaren luiziari hitzak ematen saiatuko da. Egia, egitatea, kontakizuna… Baina nola adierazi samina mundua pandemia baten menpe izoztu denean?

Nola eman liezaioke zentzua bere lanari eszenatokira igotzeko grina galdu ez duen dantzariak, absurdoak funtsezko oinarriak irauli dituenean?
Ospitalean bertan, bere lana ahalik eta txukunen egiten saiatzen den erizain arretatsuak, lortuko ote du onik ateratzea?

Bitartean, Zaldibarren, aita galdu duen alabak eta senarra galdu duen emakumeak erreskate zerbitzuek hilotza noiz aurkituko zain jarraitzen dute, hilabeteak joan eta hilabeteak etorri.

Hitz hoberik topatu ezean “hondamendia” deitu diogun horrek ataka larrian jarri ditu guztiak, halako gertaera lazgarri baten ondotik deus okerragorik etor ezin daitekeen ustean.

Pantailek hartu dute hitzaren tokia eta zaborrak gure bizien arrasto bihurtu dira. Langile bat hiltzen da beharrean. Astero.

2022ko otsaila… Zabor meta erraldoian aztarrika, bide-seinale modura erabiliko ditugun galdera ikurrak besterik ez ditugu topatu. Eta bizitzaren balizko zentzuaren gainetik, bizitza bera huts-hutsean maitatu behar dugula dioen intuizioa