Abenduaren 3an bertso saio berezia egongo da Foru Aldundiaren Agiritegi Historikoan. "Gida bira" bisita gidatua eigngo dute goizeko 11:30ean. Bertsolariak: Xabat Galletebeitia Ane Labaka Mayoz Antolatzailea: Azkue Fundazioa Kultur bitartekaria: Lanku
“Duela ehun urte, Marcel Duchamp-ek txizatoki bat jarri zuen erakusgai museo batean, eta ekintza horrek artearen kontzeptua kolokan jarri zuen. Zer da artea? Zer da objetu artistikoa? Zer da sortzailea?Nik gaur txizatoki bat jarriko dut eszenatokian. Ekintza sinboliko eta iraultzaile honekin, antzerkiaren kontzeptua kolokan jarri nahi dut.” Asmo arranditsu honekin ematen zaio hasiera monologo honi, zeinean aktore-egileak esperientzia teatral ezohiko bat planteatuko duen: ekintza hasten denean, antzezlana bukatu da, eta ikusleak kanpoan daude, ikusi duten antzezlanari buruzko komentario mingarriak egiten, aktore-egilea oraindik barruan dagoelarik, irteteko kemenik gabe, ikusleen eritziak jasotzeko beldurrez. Funtsean, aitzaki bat da, egile-aktoreak antzerkiaren fenomenoari buruzko bere ikuspuntu subjetibo eta emozionala plazaratzeko. Eta ikuslego-faunaren deskribapen ero, ironiko, umoretsu eta minbera egiteko. Patxo Telleriaren testua eta Patxo Telleriak berak antzeztua. (35 min iraupena). Abenduaren 3an Bilboko Bizkaia Plaza eraikinean 12.30ean
Abenduaren 3an bertso saio berezia egongo da Ondare Erakusketa Aretoan. "Gida bira" bisita gidatua eigngo dute arratsaldeko 18:00etan. Bertsolariak: Eneko Abasolo "Abarkas" Maite Sarasola Antolatzailea: Azkue Fundazioa Kultur bitartekaria: Lanku
Euskararen Eguna ospatzeko Data: abenduaren 3a (asteartea) Ordutegia: 18:30. Tokia: Foru Liburutegia, 2. solairua (Hitzaldi Aretoa). Hizlariak: Yolanda Arrieta & Josune Muñoz. Hizkuntza: euskara.
"Argiak, kamera, ekin!" zinemaren inguruzko elkarrizketak. Atal honetan, Paul Urkijo Alijo da protagonista, "Irati" lanaren bidez. Azaroaren 3an arratsaldeko 18:30ean, Azkuna Zentroan. Karlomagnoren armada Pirinioak sarraskitzen ari da, eta, hari aurre egiteko, ibarjaunak laguntza eske jotzen du bertako jainko zaharrengana, zeinak desagertzeko zorian baitaude kristautasunaren eraginez. Odolezko itun baten bitartez, ibarjaunak etsaia garaitzen du, trukean bizia emanda, baina lehenago, Eneko semeari hitzemanarazten dio ibarjaun zuzena izango dela. Urte batzuk beranduago, Eneko, jada heldua eta kristau fedean hezia, umetan egindako promesa betetzera doa; baina, orduan, aitaren gorpua, frankoei hartutako altxorrarekin batera lurperatu zutena, modu ulertezinean desagertzen da. Horrek zalantzan jartzen du haien leinua. Enekok berreskuratu egin beharko ditu bere patua betetzeko, eta horretarako ezinbestekoa izango du ibarreko gazte baten laguntza, Irati izeneko pagano batena. Bi gazteak oihan bitxi eta ilun batean murgilduko dira: bertan, diotenez, “izena duen guztia bada”.
Ramón Agirrek eta Naiara Arnedok antzeztutako emanaldia arratsaldeko 19:30ean izango da.
Arriaga Antzokiak urteko azken estreinaldia hartuko du datorren asteartean, abenduaren 3an, 19:30ean. Tanttaka Teatroaren azken produkzioa, Simon Stephens britainiarraren Heisenberg antzezlana formatu berezian aurkeztuko da antzokiko foyerrean. Ikuskizuna ikusle talde txikientzat prestatua dago, hurbiltasuna eta intimitatea nabarmenduz.
Urtarrila | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | 2 | 3 | 4 | 5 | ||
6 | 7 | 8 | 9 | 10 | 11 | 12 |
13 | 14 | 15 | 16 | 17 | 18 | 19 |
20 | 21 | 22 | 23 | 24 | 25 | 26 |
27 | 28 | 29 | 30 | 31 |