Igandea, abenduak 15



10:30
15:30

AZOKABARRI artisau azoka Uribarrin

Uribarriko eskoletako kanpa, Uribarri | Azoka

AZOKABARRI Uribarriko artisau azoka egongo da abenduaren 15ean goizeko 10:30etik 15:30era arte. Uribarriko Eskoletako kanpan

AZOKABARRI artisau azoka Uribarrin Uribarriko eskoletako kanpa

AZOKABARRI Uribarriko artisau azoka egongo da abenduaren 15ean goizeko 10:30etik 15:30era arte. Uribarriko Eskoletako kanpan


12:00
13:30

Kultur Gabonak: BIHOTZ ALAI DANTZA TALDEA

Bilbo Zaharra | Euskal Dantzak

Kultur Gabonak: BIHOTZ ALAI DANTZA TALDEA Eguna: Abenduak 15. Ordua: 12:00. Auzoa: Zabala. Lekua: Auzoan zehar (Fleming Doktorea - Plaza Zabala 22). Diziplina: Dantza. Nafarroako Zaraitzuko bailara Zangotzatik iparraldera doa Pirineotaraino. Iparraldean, Otsagabia herria dago kokaturik. Bertan, irailaren 7 eta 8an herriko festetan dantzatzen den zikloa ikusiko dugu, Deustuko Bihotz Alai dantza taldearen eskutik. Kalejira, makil jokoak (Enperadorea, Katxutxa, Dantza, Modorro), Zapi Dantza edota Jota ikusiko ditugu auzoko plaza eta leku ezberdinetan.

Kultur Gabonak: BIHOTZ ALAI DANTZA TALDEA

Kultur Gabonak: BIHOTZ ALAI DANTZA TALDEA

  • Eguna: Abenduak 15.
  • Ordua: 12:00.
  • Auzoa: Zabala.
  • Lekua: Auzoan zehar (Fleming Doktorea - Plaza Zabala 22).
  • Diziplina: Dantza.

Nafarroako Zaraitzuko bailara Zangotzatik iparraldera doa Pirineotaraino. Iparraldean, Otsagabia herria dago kokaturik. Bertan, irailaren 7 eta 8an herriko festetan dantzatzen den zikloa ikusiko dugu, Deustuko Bihotz Alai dantza taldearen eskutik.

Kalejira, makil jokoak (Enperadorea, Katxutxa, Dantza, Modorro), Zapi Dantza edota Jota ikusiko ditugu auzoko plaza eta leku ezberdinetan.


17:30
18:30

MAKUSI GABON FESTA ikuskizuna Euskalduna Jauregian

Euskalduna Jauregia, Abando - Indautxu | Ikuskizuna

Ume eta gaztetxoei zuzendutako MAKUSI unibertsoko lagunek Gabonetako ikuskizun berezia eskainiko digute. Potx eta Lotx pailazoen eskutik, hainbat gorabehera, abentura eta bizipen ekarriko dizkigute oholtzara. Gainera, musikak, abestiak eta dantzak ere ez dira faltako, ta guztia Gabon giroan murgilduta. Euskalduna Jauregian izango da abenduaren 15ean, arratsaldeko 17:30ean.

MAKUSI GABON FESTA ikuskizuna Euskalduna Jauregian Euskalduna Jauregia

Ume eta gaztetxoei zuzendutako MAKUSI unibertsoko lagunek Gabonetako ikuskizun berezia eskainiko digute.

Potx eta Lotx pailazoen eskutik, hainbat gorabehera, abentura eta bizipen ekarriko dizkigute oholtzara.

Gainera, musikak, abestiak eta dantzak ere ez dira faltako, ta guztia Gabon giroan murgilduta.

Euskalduna Jauregian izango da abenduaren 15ean, arratsaldeko 17:30ean.


10:00

Kapsula Gabonak mikro-antzerki jaialdia

Alde Zaharra Bilbo Zaharra | Jaialdia

Abenduaren 12tik 15era Gabonetan arte eta kultura arnasten duen hiria bihurtuko da berriro Bilbo. Jaialdi honetan mikro-antzerkia izango da protagonista, auzo historikoetan zehar ibilbide eszeniko berezi bat proposatuz.

Kapsula Gabonak mikro-antzerki jaialdia

Abenduaren 12tik 15era Gabonetan arte eta kultura arnasten duen hiria bihurtuko da berriro Bilbo. Jaialdi honetan mikro-antzerkia izango da protagonista, auzo historikoetan zehar ibilbide eszeniko berezi bat proposatuz.


10:00

BBK Mendi Film Jaialdiaren 17. edizioa

Euskalduna Jauregia, Abando - Indautxu | Zinema jaialdia

BBK Mendi Film Jaialdiaren 17. edizioa abenduaren 6tik 15era

BBK Mendi Film Jaialdiaren 17. edizioa Euskalduna Jauregia

BBK Mendi Film Jaialdiaren 17. edizioa abenduaren 6tik 15era


11:00

GABONART XII. ARTISAUTZA-AZOKA

Areatza, Bilbo | Azoka

54 artisau, horietatik 14 bilbotarrak, bilduko dira Areatzako karpan eta iazko edizioarekin alderatuta 22 marka berri egongo dira. Arbasok, Euskal Herriko Artisautza Tradizionala Sustatzeko Elkarteak, antolatuta, Gabonart abenduak 13tik urtarrilaren 5era arte egongo da irekita, 11:00etatik 14:30era eta 17:00etatik 20:30era. Abenduaren 24an eta 31n goizez, eta abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean itxita.

GABONART XII. ARTISAUTZA-AZOKA Areatza
  • 54 artisau, horietatik 14 bilbotarrak, bilduko dira Areatzako karpan eta iazko edizioarekin alderatuta 22 marka berri egongo dira.
  • Arbasok, Euskal Herriko Artisautza Tradizionala Sustatzeko Elkarteak, antolatuta, Gabonart abenduak 13tik urtarrilaren 5era arte egongo da irekita, 11:00etatik 14:30era eta 17:00etatik 20:30era.
  • Abenduaren 24an eta 31n goizez, eta abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean itxita.

16:00

Bilboko Arte Liburu Azoka

La Granja, Abando - Indautxu | Azoka

Abenduaren 13tik 15era, Bilboko Arte Liburu Azokak (BALA) La Granja espazio ikonikoan edizio berri bat ospatuko du. Azokak 11:00etatik 21:00etara irekiko ditu ateak, doako sarrerarekin.

Bilboko Arte Liburu Azoka La Granja

Abenduaren 13tik 15era, Bilboko Arte Liburu Azokak (BALA) La Granja espazio ikonikoan edizio berri bat ospatuko du. Azokak 11:00etatik 21:00etara irekiko ditu ateak, doako sarrerarekin.


19:30

CHICAGO musikala Arriaga Antzokian

Arriaga Antzokia, Bilbo | Musikala

Partitura mitikoa eta koreografia ahaztezina dituen Broadwayko musikal oso ezaguna. CHICAGO Broadwayko musikalik famatu eta zirraragarrienetakoa da. Antzerki musikaleko garai guztietako hiru egilerik handienak dira haren partitura, letra, libreto eta koreografien sortzaileak: John Kander, Fred Ebb eta Bob Fosse. Zikoizkeriari, erailketari eta ikuskizunaren munduari buruzko istorio zirraragarria da CHICAGO, «All That Jazz» eta «Razzle Dazzle» bezalako arrakastaz betea. Broadway musikalik onenen sehaska bihurtzen duten elementu guztiak ditu musikalak: famari eta aberastasunari buruzko istorio unibertsala, partitura mitikoa eta historiako onenen aintzatespena duen koreografia.

CHICAGO musikala Arriaga Antzokian Arriaga Antzokia

Partitura mitikoa eta koreografia ahaztezina dituen Broadwayko musikal oso ezaguna.

CHICAGO Broadwayko musikalik famatu eta zirraragarrienetakoa da. Antzerki musikaleko garai guztietako hiru egilerik handienak dira haren partitura, letra, libreto eta koreografien sortzaileak: John Kander, Fred Ebb eta Bob Fosse. Zikoizkeriari, erailketari eta ikuskizunaren munduari buruzko istorio zirraragarria da CHICAGO, «All That Jazz» eta «Razzle Dazzle» bezalako arrakastaz betea. Broadway musikalik onenen sehaska bihurtzen duten elementu guztiak ditu musikalak: famari eta aberastasunari buruzko istorio unibertsala, partitura mitikoa eta historiako onenen aintzatespena duen koreografia.


19:30

LA TUERTA antzezlana Pabellón 6en

Pabellon 6, Deustualdea | Antzerkia

LA TUERTA antzezlana Pabellón 6en ikusgai. Pieza hau Euskadin ikusteko aurreneko aldia izango da, Antzezlanak Egile berri onenaren Max Saria (Jorge Usón) dauka. Emanaldia abenduaren 13, 14 eta 15ean izango da (ostiral eta larunbatean 19:30ean eta igandean 19:00etan). Sarrerak eskuragarri daude www.pabellon6.org webgunean.

LA TUERTA antzezlana Pabellón 6en Pabellon 6

LA TUERTA antzezlana Pabellón 6en ikusgai. Pieza hau Euskadin ikusteko aurreneko aldia izango da, Antzezlanak Egile berri onenaren Max Saria (Jorge Usón) dauka.

Emanaldia abenduaren 13, 14 eta 15ean izango da (ostiral eta larunbatean 19:30ean eta igandean 19:00etan). Sarrerak eskuragarri daude www.pabellon6.org webgunean.


20:30

Animakom FEST 2024 Bilboko Animazio Jaialdia

Bilborock, Bilbo | Jaialdia

Bilboko Animazio Zinemaren Nazioarteko Jaialdiaren 8. edizioa hasiko da gaur, hilak 9, Bilborocken. Jaialdia The Colors Within film japoniarraren proiekzioarekin zabalduko da, arratsaldeko 20:30ean. Animazio zaleentzat eta sektoreko profesionalentzat ezinbesteko hitzordu honek hilaren 15era arte iraungo du, nazioarteko animazio lanik onenak aurkeztuz.

Animakom FEST 2024 Bilboko Animazio Jaialdia Bilborock

Bilboko Animazio Zinemaren Nazioarteko Jaialdiaren 8. edizioa hasiko da gaur, hilak 9, Bilborocken. Jaialdia The Colors Within film japoniarraren proiekzioarekin zabalduko da, arratsaldeko 20:30ean. Animazio zaleentzat eta sektoreko profesionalentzat ezinbesteko hitzordu honek hilaren 15era arte iraungo du, nazioarteko animazio lanik onenak aurkeztuz.

Motak:
Guneak:

Egutegia

Otsaila
al ar az og ol lr ig
          1 2
3 4 5 6 7 8 9
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28    
Martxoa
al ar az og ol lr ig
          1 2
3 4 5 6 7 8 9
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28 29 30
31            

Urte osoko agenda ikusi »»