Kultur gabonak: Korri, kuru, korri txotxongiloak - PANTZART TEATRO Eguna: Abenduak 30. Ordua: 12:00. Auzoa: San Frantzisko. Lekua: Udaltegia. Diziplina: Txotxongiloak. Bazen behin, 1827an, Etiopiatik Pariseraino Mediterraneo osoa zeharkatu zuen jirafa bat, abenturaz, topaketez eta despedidaz betetako bidaia batean. Orain, Kuruk bidaia bera egin du, eta ospitale batean osatzen ari da. Bertan, gauzak zer diren, jirafaz mozorrotutako neskato batekin egin du topo.
Kultur gabonak: Etxe sorginduaren misterioa txotxongiloak - FIRULETE ANTZERKIA Eguna: Abenduak 30. Ordua: 18:00. Auzoa: Abando. Lekua: Udaltegia. Diziplina: Txotxongiloak. Ikuskizun honek aktore lana, txotxongiloak eta zuzeneko musika tartekatzen ditu. Umorez eta akzioz beteriko komedia bat, musikaz eta irriz josia.
Kultur gabonak: El humor de Oscar Terol bakarrizketa - OSCAR TEROL Eguna: Abenduak 30. Ordua: 19:00. Auzoa: Santutxu. Lekua: Udaltegia. Diziplina: Bakarrizketa. Oscar Terolek aktualitatearen errepasoa umorez egiten du. Ikuskizun bizia da, unean uneko gertakarietara eta antzezten den herriaren egoerara egokitzen dena. Begirada ironiko bat da, batzuetan transgresorea, arima laztantzen diguna, estresetik askatzen eta erlaxatzen gaituena.
El Cascanueces’ filmaren istorioa haurrentzako abentura bat da, publiko heldua liluratzen duena, eta Piotr Ilich Tchaikovskyren ballet klasikoaren betiereko piezetako bat. Bilboko Kongresu eta Musika Jauregian antzeztuko da bere bertsiorik originalenean, Lev Ivanov-en lehen koreografiarekin eta Marius Petiparen libretoarekin, balletik garbienari leial, bere lerroetan perfekzioa nabarmenduz eta koreografia oso landuekin. Abenduaren 30ean izango da arratsaldeko 20:00etan.
Abenduaren 16tik Urtarrilaren 4ra #HerriDenda, Bilboko herri mugimenduen azoka, bere ateak irekiko ditu. Pasa zaitez, ezagutu ezazu kolektiboen lana eta eraman itzazu gauza ederrak eta interesgarri haien sostenguari laguntzeko. #HerriDenda badator! Goizetan 11:00etatik 15:00rak arte, eta arratsaldetan 16:00retatik 20:00ak arte. - domeketan itxita- 21, 24 eta 31n arratsaldez itxita, eta 1ean goizez
54 artisau, horietatik 14 bilbotarrak, bilduko dira Areatzako karpan eta iazko edizioarekin alderatuta 22 marka berri egongo dira. Arbasok, Euskal Herriko Artisautza Tradizionala Sustatzeko Elkarteak, antolatuta, Gabonart abenduak 13tik urtarrilaren 5era arte egongo da irekita, 11:00etatik 14:30era eta 17:00etatik 20:30era. Abenduaren 24an eta 31n goizez, eta abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean itxita.
Ikuskizunak 2024. urtea itxi eta 2025a irekiko du. 7 emanaldi izango dira guztira (abenduraren 28, 29, 30 eta urtarrilaren 2, 3, 4 eta 5). 2024. urteari amaiera emateko eta 2025. urteari merezi bezala ekiteko, Pabellón 6eko eszenatokia telebista-plato bihurtuko da, eta bertan urte amaierako gala grabatuko da, URTE BERRI OFF ¡FELIZ 2025! komedia zoro eta originala.