BILBOtik VALENCIAra elkartasun kontzertua egongo da urtarrilaren 12an arratsaldeko 19:00etan Arriaga Antzokian. Bizkaia, 1983ko abuztua. Zoritxarreko uholde haien ostean, penintsulako leku guztietatik etorritako boluntarioek elkartasunez bete zituzten gure bazterrak. Oraingoan, zorigaitza Valentziako Erkidegoarekin grinatu da, eta eragindako kaltea are dramatikoagoa izan da hemen duela lau hamarkada jasan genuena baino. Kontzertuan biltzen den diru guztiaren onuradunak DANAren erdigunean egoitza zuten bi musika-erakunde izango dira: Banda Primitiva de Paiporta eta Unió Musical de Paiporta, hain zuen. Izan ere, erakunde horien lokalak erabat suntsituta geratu ziren, eta musika-tresna zein -artxibo ia guztiak galdu ziren uholdearen ondorioz.
LA BODA DE OTROS, EL MORTEROren eta PABELLÓN 6en arteko koprodukzioa, urteko lehen estreinaldia izango da Pabellón 6en urtarrilaren 11tik otsailaren 2ra. Emanaldiak 19:30ean (ostiral eta larunbatetan) eta 19:00etan (igandeetan) izango dira David Caiñaren estilo propioa duen testu bat, egileak berak honela laburbiltzen du: "Protagonistentzat mingarria dena, ikusleentzat festa bat izango da".Saioak eta Anderrek elkar ezagutu zuten. Elkar gustuko zuten. Elkarrenganako maitasuna zuten. Maitemindu egin ziren. Zoriontsu bizi izan ziren… Elkarri bihotza hautsi zioten arte. Hala bazan edo ez bazan zoritxarrez hau, ez da sartuko kalabazan. Hau ez da maitasun istorio bat. Hau beste batzuen ezkontza da. Baina protagonistak, beraiek izango dira.Antzezlanaren egile eta zuzendaria den David Caiñak, ezkontza honetara gonbidatzen gaitu, maitasunari buruz hausnartzeko. Denboraren poderioz sentimenduak aldatu egiten dira, eta hasiera batean sufrimendua zena nostalgia bihurtzen da gerora. Kepa Alesso, Lucia Astigarraga, Josu Angulo Anthonisen eta Leire Orbe dira antzezleak.