Kike Amonarrizek hitzaldia eskainiko du urtarrilaen 21ean goizeko 11:00etan eta 16:30ean Kafe Antzokian. “Egia al da euskarari buruz uste duguna eta esan digutena?” Kike Amonarrizek euskararen inguruan egunero-egunero zabaltzen diren uste okerrak gezurtatzen lagunduko digu, umorea inoiz galdu barik, eta euskarak dauzkan hainbat eta hainbat alde positibo gogorarazi.Amonarrizek Euskal Telebistako hainbat saiotan parte hartu du aktore, gidoilari edota aurkezle lanetan. Tolosako udaleko euskarako teknikaria, SIADECO elkarteko soziolinguista eta, 2019tik 2022ra, Euskaltzaleen Topaguneko lehendakaria ere izan da, besteak beste. Azken urte hauetan, euskararen inguruko hitzaldi dibulgatibo ugari eman ditu Euskal Herrian zehar, eta soziolinguistikaren inguruko hainbat artikulu idatzi.
18. urteurrena ospatzeko 7Katu Gaztetxeak ZERAMIKA TAILERRA antolatu du @lok.atz -en eskutik urtarrilaren 21ean 🏺 Tailerrean parte hartzeko eman izena adierazitako estekan urtarrilaren 17a baino lehen 📝https://docs.google.com/forms/d/e/1FAIpQLSc47KeffOFOFoFhFk_89NOfBONrhgI1q22DUfQ36Hse7vfDMw/viewform
TRISTAN UND ISOLDE musika-drama egongo da urtarrilaren 21ean Euskalduna Jauregian. Hiru ekitaldiko musika-drama honek, mundu honetatik haragoko maitasun-istorio bat kontatzen du, mendekurik ankerrena, sentsualitaterik liluragarriena, traiziorik garratzena eta bakardaderik mingarriena biltzen dituena. Orkestra-podiumean, partitura liluragarria eta zirrara nahiz bizitasun poetiko wagneriarrez betea zuzentzeko, Eric Nielsen maisua Bilbao Orkestra Sinfonikoaren buru. Oholtzan, ekoizpena, Allex Aguilerak sortua, klasikoa izanagatik ere modu modernoan gauzatua. Tristanen eta Isolderen ametsezko mundua bideo-teknologia berriekin birsortzen du, inpaktu bisual ederreko sorkuntza onduta.
Animales difíciles liburuaren aurkezpena egongo da urtarrilaren 21ean 19:00etan Bidebarrieta Kulturgunean. Rosa Montero hizketan arituko da idoia Jauregi kazetariarekin.
BIONBO OSTEKO LITERATUR SOLASALDIAK Biran urtarrilak 21ean, asteartea, 19:00etan. Miren Amurizaren “Pleibak” (Susa) aztertuko dute Mikel Antzak gidatua. Saio irekia etorri nahi duenarentzat. Sarrera librea
AURTEN ADIN NAGUSIKOAK! 7Katu Gaztetxearen 18. urteurrena ospatuko dute urtarrilaren 20tik 26ra.