Areeta - Bilbo Lasterketa izango da urtarrilaren 26an. Bizkaia Zubitik abiatuko da 10:30ean eta Uribitarte Pasalekuan, Udaletxeko Zubian, bukatuko da. Guztira 11,9 km.
IRABAZI ARTE 4. denboraldiaren aurrestreinaldia izango da urtarrilaren 26an 17:00etan Euskalduna Jauregian. Aski ezaguna den 'Go!azen'eko Pausoka ekoiztetxeak ETBrentzat sortutako telesaila da 'Irabazi Arte!', eta Laboral Kutxa, Emakunde eta Joma ditu babesle nagusi. Telesailak kirolaren eta gazteen bizipenak jorratzen ditu, balioak eta bizitzako erronkak uztartuz. Bisitariak emozioz beteriko gazteentzako telesail bat aurkituko du, kirolaren eta bizitzaren arteko loturak erakusten dituena. Estreinaldia ordu eta erdikoa izango da.
AURTEN ADIN NAGUSIKOAK! 7Katu Gaztetxearen 18. urteurrena ospatuko dute urtarrilaren 20tik 26ra.