19:00 – Café Bar Bilbao- XXXII. Café Bar Bilbao-Tartean saria (Markos Goikolearen gidoia): DESTINY DRIVER /Leire Ormazabal – Koldo Olabarri / 25’Sinopsia: Bi pertsonaren arteko zita bat XXII. mendean. Gizartean gero eta zabalduago dagoenDestiny Driver izeneko software batek erabiltzaileari erabakiak hartzea errazten dio, hartzen den erabakiaren arabera bi etorkizun posible ikusteko aukera emanez. Orain, pertsonaiek erabaki beharko dute: etorkizuna beraiek irudikatu ala software honen mende utzi.20:00 - BIRAALFERRAK, TUNANTEAK, MALEANTEAK / 2024ko Lautan Hiru laguntza jaso du /Ane Zabala, Galder Pérez eta Aitor García de Vicuña / 30’Sinopsia: Pili, Mili eta Willi atzerriratutako hiru inurri dira eta nagi izateko eskubide unibertsalaaldarrikatzen dute.
No hay ladrón que por bien no venga antzezlana egongo da otsailaren 13an 19:00etan Altamira Udaltegian. AMETS BETE Lapur batek burgesiaren bikoiztasun morala agerian jarriko du. Elkarri adarrak jartzen dizkioten senar-emazteen inguruko hipokrisia eta desamodioak agerian utzita. Dario Fok moral bikoitzak eta gizarte-mailen arteko harremanen sistema bidegabeak oinperatzen duen gizartearen ispiluen jokoaren aurrean jarriko gaitu.