¿Dónde está nuestro pan? liburuaren aurkezpena egongo da otsailaren 21ean 18:00etan Aletun Abel aparicio egilearen eta Ainhoa Etxaide sindikalistaren eskutik.
Deustualdeko "Klown" Jaialdia: Pepa eta Kutxo ikuskizuna otsailaren 21ean 18:00etan San Inazio - Ibarrekolandako Udaltegian. “Pepa ta Kutxo” klown ikuskizuna da, bertan elementu asko nahasten direlarik: pailazo klasikoen jokoak, mimoa, partaidetasun antzerkia, objektuen antzerkia, absurdoaren antzerkia… Antzezlan hau bi hamarkada bilatze lanean aritu ondoren sortutakoa da. Zenbait egoera barregarri asmatu dituzte ikuslegoari erakusteko.
Badator asanblada irekia M8a antolatzeko: manifestaziaoren prestaketa, lantaldeen bateratze-lana eta koordinazio nazionala. Otsailaren 21ean arratsaldeko 18:30ean Ekoetxean.
🇻🇪 Venezuela jo puntuan hitzaldia egogno da otsailaren 21an 18:30ean Errondabiden. ❓Zer gertazen ari da?❓Ze harremana du iraultza bolivariarra borroka antifaxistarekin?❓Guk zergaitik Venezuelarekin bat?🗣️Glenna Cabello. Venezuela.🗣️Eneko Compains. EH.
Otsailak 21, ostirala, 19:00etan. Bidebarrietako liburutegia. MIKEL URRETAGOIENA HIRUKOA. "Denbora". Xan Campos: pianoa / Dani Pozo: baxu elektrikoa / Mikel Urretagoiena: bateria. Mikel Urretagoienak "Denbora" aurkeztuko du, konpositore eta moldatzaile gisa bere lehen bakarkako lana. Ordiziako bateria jotzaile honek goi mailako ikasketak egin zituen Musikenen eta ondoren Holandara joan zen Jazz Bateria Masterra egitera. New Yorken ere bost hilabete eman zituen mundu mailako musikariengandik ikasten. Ibilbide eta ezagutza musikal hori guztia bere lan berrian murgildu du.
Otsailaren 21ean, ostiralean, berriz ere ahotsa altxatuko dute herri palestinarrari elkartasuna adierazi eta Israel aurrera eramaten ari den genozidioaren etetea eskatzeko. 19:30ean Karmelo kalean. SANTUTXU PALESTINAREKIN 🇵🇸
LA FAVORITE opera egongo da otsailaren 21ean 19:30ean Euskalduna Jauregian. Otsailean, ABAO Bilbao Operak denboraldiko bigarren estreinaldi aparta taularatuko du: La favorite, Donizettirena, frantsesezko jatorrizko bertsioan. Gaztelako Alfontso XI.a erregearen eta Leonor de Guzmánen arteko harremana du oinarri. Amodiozko triangelua, pertsonaia historikoak, jauntxokeria, sakrifizioa, halabehar tragikoa, eta eskandalu moral eta erlijiosoa biltzen dituen istorioa. Silvia Tro Santafé, Ismael Jordi eta Vladimir Stoyanov dira protagonistak, Simon Orfila, Mikeldi Atxalandabaso eta Alba Chantarrekin batera.
34. BJC-ren Urteurrena ospatuko dute otsailaren 21ean 20:00etan Jazzon Aretoan. BILBI SWING BANDMarcos Salcines: pianoanAritza Castro: baterianFran Serrano: kontrabaxuan
84 taldeak kontzertua eskainiko du otsailaren 21ean 20:00etan Cotton Club Aretoan.
✨TXARTO ROCK✨ Otsailaren 21ean, 20:30ean, Oso Txarto Clubek "txarto rock" kontzertua antolatu du, non Izena + Las Yhadys + Silkat arituko diren. Zatoz Bilborockera gozatzera! 🐻⚡ 🎟️ Sarrera salmenta aurretik: 10€🎟️ Sarrera salmenta lehiatilan: 12€
SILOÉ taldeak kontzertua eskainiko du otsailaren 21ean 21:00etan Stage Liven.
Eric Steckelek kontzertua eskainiko du otsailaren 21ean 21:00etan D8 Sorkuntza Faktorian.
Tregua + Punk Sailor taldeek kontzertua eskainiko dute otsailaren 21ean 21:30ean Azkena Aretoan.
CAROLINA DURANTEk kontzertua eskainiko du otsailaren 21ean 21:30ean Santana27 Aretoan.
Santero y Los Muchachos taldeak kontzertua eskainiko du otsailaren 21ean 22:00etan Kafe Antzokian. Ateak 21:30etan zabalduko dira.
Stereorocks-Ángel Molina + /Göo! Kafe Antzokian otsailaren 21ean gaueko 01:00etan.
Presta itzazue mozorroak...Badatoz eta DEUSTUKO INAUTERIAK!🧛🏼♀️🧛🏻♂️🦹🏿♂️🦸🏽🥷🏽🧙🏾♂️🧟♀️🧞♀️🧜🏽 Otsailaren 21etik 23ra hainbat ekintza egongo dira Deustun.
DÍAS ESTUPENDOS Gazte Konpainiaren antzezlana 2024aren hasieran estreinatu zen, Pabellón 6en, eta Bizkaiko eta Gipuzkoako hainbat herritan biran aritu ondoren, Pabellón 6era itzuliko da, 6 emanaldi eskaintzeko, otsailaren 14tik 23ra.DÍAS ESTUPENDOS, udari buruz hitz egiten duen Alfredo Sanzolen testua da. Pieza istorio txikietan oinarrituta dago eta udaren nostalgia eta haurtzaroaren askatasun galdua ekartzen ditu gogora. Gainera, eguneroko bizitzako errutinatik kanpo proiektatzen ditugun adiskidetasunari, harreman pertsonalei eta fantasiei buruzko hausnarketa proposatzen du. Antzezlana, ohi bezala, ostiraletik igandera antzeztuko da eta sarrerak www.pabellon6.org webgunean eskuragarri daude. Ostiral eta larunbatetako emanaldiak 19:30ean izango dira eta igandekoak 19:00etan.
EL CUARTO DE ATRÁS antzezlana egongo da otsailaren 20tik 22ra Arriaga Antzokian. Bidaia argian eta oroitzapenean zehar. Sekretuak dituen iraganerako begirada. Emakume bat gauez. Etxe bat eta ustekabeko bisita bat. Emakumea, idazlea, orduak bakarrik igarotzeko ari zen prestatzen, baina gizon misteriotsu bat iritsi da, ahazturiko galderekin. Zer zegoen atzeko gelan? Honako hau bidaia bat da, argian eta oroitzapenean, itzalarekiko beldurrean eta zentzuaren bilaketan zeharreko bidaia bat. Iraganerako begirada ausarta, sekretuak eta batzuetan salba gaitzaketen hitzak dituena. 20/02/2025 19:3021/02/2025 19:3022/02/2025 19:00