Otsailaren 22an, larunbatean9:30 – 15:00 Tailer honek dokumentuaren bidez sorkuntza eszenikora hurbiltzea du helburu, antzerkigilearen ikuspegi pertsonaletik, metodologiatik eta eszena garaikidea ulertzeko ikuspuntutik abiatua. Tailerrak teoria eta praktika uztartuko ditu, geure narratiba pertsonalera hurbilduz.
XXXV. Bizimartxa antolatu du Biziz Bizik otsailaren, larunbata, “Bidegorria Galdakaora Orain!” lelopean. Bizkaiko Foru Aldundiaren aurrean abiatuko da 11:00etan eta 14:00ak arte iraungo du. Martxa musikarekin eta poliziaren laguntzarekin egingo dute, eta ibilbidean zehar, trena edo metroa hartzeko aukera ere egongo da. "Bai, hilabete honetan maiteminduta gaude, eta ez hau bakarrik, beti maiteminduta gaude gure bizikletekin, bidegorriekin, airea aurpegian ematearekin, gure bizikleten gainean libre sentitzearekin, lagunekin esperientziak eta ilusioak partekatzearekin, horregatik eta beste gauza askorengatik, maiteminduta gaude eta gure maitasuna zuekin partekatu nahi dugu". Ez ahaztu kaskoa, derrigorrezkoa hiriarteko bideetan!
Todomal + TottenGot taldeeek kontzertua eskainiko dute otsailaren 22an 19:00etan Zorrozako Gaztetxean.
Betiko Musika: TRAVESIA kontzertua otsailaren 22an 19:00etan Otxarkoagako Udaltegian. Bidaia gidatu gisa, kulturen arteko topaketa bat proposatzen da: indigena, afrikarra eta espainiarra. Bidaia honetan Kubako musika, Brasilgo musika, karibekoa, kolonbiarra, mexikarra, venezuelakoa eta argentinarra.
Badatoz Aratusteak! Eta beti bezala Kopla Txikien txanda dugu lehendabizi! 🎶🥁🎤🎺🎭🧚🦄Izen-ematea: https://bit.ly/40GYiYL Bilboko Aratusteetako Kopla Txikien Txapelketa egongo da otsailaren 22an 20:00etan Kafe Antzokian.
Otsailaren 22an, DEUSTUKO FOLKLORE TALDEek erromeria eskainiko dute Done Petri Plazan (Deustu), arratsaldeko 20:00etan.
Presta itzazue mozorroak...Badatoz eta DEUSTUKO INAUTERIAK!🧛🏼♀️🧛🏻♂️🦹🏿♂️🦸🏽🥷🏽🧙🏾♂️🧟♀️🧞♀️🧜🏽 Otsailaren 21etik 23ra hainbat ekintza egongo dira Deustun.
Ekaina | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | ||||||
2 | 3 | 4 | 5 | 6 | 7 | 8 |
9 | 10 | 11 | 12 | 13 | 14 | 15 |
16 | 17 | 18 | 19 | 20 | 21 | 22 |
23 | 24 | 25 | 26 | 27 | 28 | 29 |
30 |