Martxoaren 7an, GAZTEDI DANTZARI TALDEAk dantza ikuskizuna eskainiko du Karmelo Plazan, arratsaldeko 19:00etan.
EUSKAL HERRIKO GAZTE ORKESTRAk kontzertu sinfonikoa eskainiko du uztailaren 14an 19:30ean Euskalduna Jauregian. Gerrak eta gatazkak ezaugarri diren egungo testuinguru honetan, programa hau bakearen aldeko keinu indartsu gisa altxatzen da, eta mezu humanista eta itxaropentsua bidaltzen du Copland eta Shostakovichek obren eskutik. Copland-en obra esanguratsuenetakoa den Fanfare for the Common Man obrarekin abiatuko da kontzertua. Copland-ek “gizon arruntari” eskaini zizkion, herritarrak egiten ari ziren borroka eta sakrifizioa omentzeko asmoz. Ondoren, Jon Esnaola konpositore gazteak, Nestor Basterretxearen omenez idatzitako LUUR obraren erabateko estreinaldia interpretatuko du EGOk. Amaitzeko, Dmitri Shostakovichen 5. Sinfoniaz gozatuko dugu, bere obra esanguratsuenetako den hau, mugarri bat da XX mendeko musikan. Sinfonia honetako gai bakoitzak istorio txiki bat du baitan; Beethovenen bederatzigarren sinfoniatik hasiz eta tentsioz beteriko itxaropena azaltzen duen amaiera loriatsuarekin amaitzeko.
SANTUTXUKO JAIAK! 2025🐭 UZTAILAren 12tik 20era! Sangutxu bidean dago...
SANTUTXUKO JAIAK! 2025🐭 Kontzertuak🎶🎶
SANTUTXUKO JAIAK! 2025🐭 KUADRILEN ARTEKO OLINPIADAK 📣