Hitzaldi / aurkezpena egongo da abenduaren 17an, 19:00etan, Xirimiri Espazioan. HARRERA elkartea duela 13 urte ipini zen martxan. Ordutik, kalera ateratzen joan diren arrazoi politikoengatik egondako Presoak lagundu ditu euren betebehar ezberdinetan. Egun, 100 Preso-edo geratzen dira, ia erdia kalera ateratzen, era batean edo bestean eta horrek betebehar horiek emendatzea ekarri die.
Etorkizunera bidaia, oraina prebenitzeko. 2036. urtea. Alderdiak “Museoa” eraiki du duela urte batzuk Urdaibaiko Biosfera Erreserban, proiektu hori herritarren gehiengoak errefusatzen duela alde batera utzi ondoren. Hala ere, dena ez dago galduta, eta zenbaitek uste dute Naturaren aurkako atentatu hau oraindik irauli daitekeela. Premisa horretatik abiatzen da Txema García bere eleberri berria, “La maleta de Urdaibai”. Obrari buruz hitz egingo dugu egilearekin. Halaber, Guggenheim Urdaibairen proiektuari eta Bizkaiko beste megaproiektu batzuei buruzko eztabaida izango dugu. *Gastelaniazko edizioaren irabaziak GERNIKA – PALESTINA Herri Ekimenarentzat da. Eguna: Abenduak 18, osteguna Ordua: 19:00etan. Hizlaria: Txema García Paredes, idazlea eta kazetaria Tokia: Ekoetxea (Pilota 5, behea), Bilbo Antolatzailea: Ekologistak Martxan Bizkaia