👉Kulturari eta Interneti buruzko jardunaldien barruan, gozatu La Galerna late night podcastaz Ane Lindane eta Raquel Torresekin eta Itziar Ituño gonbidatu bereziarekin.📅Azaroak 25🕗20:00🎟Sarrerak: 6/8 €
MIGUEL NOGUERAk ULTRASHOW bakarrizketa eskainiko du azaroaren 30ean, 20:30ean, BBK Aretoan. Bakarrizketa bat, bat-bateko pasarteekin eta ustekabeko bidebanatzeekin, hitzaldiaren eta antzezlanaren artean. 75 minutu, 40 ideia, burutazio, irudi mental edo pentsamendu estetiko partekatzen eta azaltzen dituena, bata bestearen atzetik eta ordena gehiegi axola gabe. Adibide formalen erakusketa bat, bat-bateko iruzkinekin batera txantxaren estetika bat osatzen dutenak.
AA AITA bakarrizketa egongo da abenduaren 4an 20:00etan Campos Eliseos antzokian. Plazaolak bere lehen semea jaio eta hiru egunetara estreinatu zuen Tu-Tum; Platz! ikuskizuna; aitatasun bajari muzin eginda, pentsa. Azken finean bizitza horretarako da, ezta? Bakoitzak berea nahi duen modura izorratzeko. Bi urteko bira arrakastatsuaren ondoren apur bat gora etorrita eta aitatasun “Alta”-n jarraitzen duela probestuz AA Aita sortu du orain Euskal Herriko ikuslegoaren gozemenerako eta komediaren mesedetarako. Edo hori uste du berak. #esanbeharnuen Bi urte hauetan aitatasunak eman dion dena publikoarekin elkarbanatu nahi izan du Plazaolak lan berri honetan (Bai; ezin izan diogu burutik kendu). Esperientzia onak elkarbanatu eta funtsezkoena: Oinazea monetizatu. Aitatasuna ardatz eta aitzaki izango da baita ere patetismo eta ergelkeria propioaz aritzeko eta noski; gainontzekoen patetismo eta ergelkerian sakontzeko batez ere. Egun guztian esertzeko denborarik ez duela uneoro errepikatzen badu ere, zuen aurrean zutik arituko da. Komedia. Parre egiteko. Bueno eta publikoak etxera hausnarketa txik… Ez; benetan. Parre egiteko.