GALA Y PREMIO BILBAO ES BALLET dantza ikuskizuna egongo da abenduaren 22an, 19:00etan, Euskalduna Jauregian. “Bilbao es Ballet Gala” proiektu ilusionagarria eta hunkigarria da, Balet Klasikoaren arloan gure lurraldeko talentua zabaltzeko eta hura protagonista izango den gune bat sortzeko ekitaldia. Zuzendaria: Teresa González Ardanaz. Erregidorea: Mikel del Valle. Aurkezlea: Unai Izquierdo Vázquez.
Abenduaren 24an, BETI JAI ALAI DANTZARI TALDEAk erromeria eskainiko du Aita Donosti Plazan, arratsaldeko 18:00etan.
Abenduaren 27an, IRUTASUN DANTZARI TALDEAk kalejira egingo du Altamira auzoan zehar, arratsaldeko 20:00etan.
Abenduaren 27an, SALBATZAILE DANTZA TALDEAk erromeria eskainiko du Santiago Plazan, arratsaldeko 20:00etan.