20 izen handik baino gehiagok BEC!-eko oholtza plaza erraldoi bilakatuko dute maiatzaren 3an Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoei herri omenaldia egiteko. 11 kanturekin bidaiatzeko festa erraldoia antolatu du Maite Zaitut elkarteak.
Nik ere maite zaitut elkarteak Pirritx, Porrotx eta Marimototsen mundu magikoa omentzeko Festa erraldoia antolatu du maiatzaren 3an. Ekitaldi berezi honen xehetasunak ezagutzeko, elkartearen kide den Bilboko Nerea Godoyri elkarrizketa egin diogu. 2024ko maiatzaren 3an, arratsaldeko 17:00etan, BEC (Bilbao Exhibition Centre) izango da emanaldi berezi honen lekuko. Ekitaldia ez da soilik ikuskizuna; esker ona adierazteko momentu kolektiboa da, pertsonaia hauek euskal kulturan utzitako arrastoari zor zaiona. Bestalde, Uriolak baditu herri omenaldirako bi sarrera bikoitz zozketatzeko irakurleen artean. Ez galdu aukera hau, eman izena apirilaren 30a baino lehen!