Musika dibertigarria da: BREAKING BEETHOVEN MAIATZAK 23 OSTIRALA - 19:00BERTENDONA Institutua (Bertendona 5) YUGEN dantza-konpainia:Bárbara ArrietaIñaki López MielgoSara LuqueroEmil Otsoa Ikus-entzunezkoak: Koldo Belloso Beethovenen musika klasikoa, break dance eta dantza garaikidea uztartzen dituen ikuskizuna da, zuzeneko ikus-entzunezkoez lagunduta. Emanaldiaren ondoren artistekin hitz egiteko aukera izango da, sormen prozesua zelakoa den jakiteko.
Musika dibertigarria da: TANGUEDIA ENSEMBLE - Omenaldia ASTOR PIAZZOLLARI MAIATZAK 30 OSTIRALA - 19:00BERTENDONA Institutua (Bertendona 5) Iván Casado (biolontxeloa)Joana Otxoa de Alaiza (pianoa)Naiara De La Puente (akordeoia)Victor Parra (biolina) Astor Piazzolla (1921-1992) mundu osoan tangoa berriztatzeagatik eta estilizatzeagatik goraipatua izan zen. Kontzertu honek bere obra nabarmenetako batzuk eskaintzen ditu, laukote formazio honetarako transkribatuta.