ANODINO TEATROA XIII. Umorezko Antzerki Erakustaldiaren barruan OBSOLETUS antzezlana egongo da martxoaren 28an 19:00etan Errekaldeko Udaltegian.
Lear: entre la vida y la muerte antzezlana egongo da maiatzaren 15ean 19:00etan Basurtu Udaltegian. COMPANYIA DEL BAC Zer gertatuko litzateke Lear erregearen emanaldi batean, aktore protagonistak dei bat jasoko balu ospitaletik eta bizitzeko ordubete geratzen zaiola esango baliote? Horixe gertatuko zaio aktore honi. Zer egingo du azken ordu horretan ikus-antzezleen aurrean? Hilko da ala biziko da? Heriotzaren zain dagoen gizaki baten goitik beherako aldaketa izango du zuzenean.