Zinema: Musik + Erlojupekoa ikusteko aukera egongo da otsailaren 4an 19:45ean Indautxu Aretoan. Gonbidatua: Sara Mauleón Filma 2023ko SEMINCIn aurkeztu zuten, Sofoclesen Edipo Rey lanaren bertsio libretzat jotzen dute, nahiz eta ikusten duguna ez izan oso ezagungarria. Gehiago dirudi musikaren botere salbatzailearen gaineko argumentu bat eta patuari aurka egiteko posibilitatea, halako moldez non mezua intenporala gertatzen baita, nahiz istorioa XX. mendean kokatu. Irudi ederrak eta elipsi konplikatuak, jauziak denboran, forma askotarikoak, eta toki bat baino gehiago denbora berean.