Kirikiño Ikastolak bertsozaletasunari eusten dio beste behin, eta Euskararen Eguna gertu dagoela, urteroko Bertso Saioa prestatu du,hizkuntzaren egun handia ospatzeko. Aurtengo ekitaldia, gainera, berezia izango da, Ikastola Ibilaldia 2026 antolatzen ari den urte honetaneta Korrika Bilbon amaituko den honetan. Bi mugimendu handi horiek indartzen duten euskararen aldeko konpromisoarekin bat eginez, komunitate osoa gonbidatu nahi duKirikiño Ikastolak kulturaz eta euskaraz gozatzera azaroaren 28an, 19:00etan, Kirikiño Ikastolan (Gabriel Aresti eraikinean, aretonagusian). Kirikiño Ikastolara, aurten, lau bertsolari gerturatuko dira: Anjel Mari Peñagarikano, Maddi Ane Txoperena, Jon Maia eta Aissa Intxausti.