Kutxa Beltza

Kafe Antzokia
Abando - Indautxu

Azaroak 24, astelehena


18:30
19:30

“Handira jotzeko kazetaritza" liburuaren aurkezpena Kutxa Beltzan

Kutxa Beltza, Abando - Indautxu | Aurkezpena

 “Handira jotzeko kazetaritza" liburuaren aurkezpena egingo du Martxelo Otamendik azaroaren 24an, 18:30ean, Kutxa Beltzan. Martxelo Otamendi ezinbesteko erreferentea da euskal komunikazioan. Hogeita hamar urtez aktualitatearen lekuko izan da Euskaldunon Egunkaria-ko eta BERRIAko zuzendaritzaren talaiatik. Egia esan, lekuko ez ezik halabeharrezko protagonista ere izan da, batik bat Guardia Zibilak atxilotu eta torturatu zuenean, Euskaldunon Egunkaria ixteko operazioaren barruan. Zuzendaritza utzi eta erronka berriei aurre egiten hasi den honetan, bere ibilbidea errepasatu du Garbiñe Ubedaren eskutik. Tolosako eskolapioetako ikasle euskaldun baina oraindik euskaltzale ez zen garaiaz hitz egin du, euskalgintzan eta komunikazioan egindako lehen urratsez, Egunkaria-n «zuzendari bekario» hasi zenekoaz… eta, nola ez, egunkari haren itxiera bidegabearen inguruabar guztiez. Baina, oroz gain, kazetaritzaz hitz egin du, «munduan den lanbiderik politenaz». Edo, hobeto esan, berak kazetaritza ulertzeko duen moduaz: txikitasun-konplexu guztiak alde batera utzita, jakin-minez, pasioz eta ausardiaz egindako kazetaritzaz. Bestela esanda, HANDIRA JOTZEKO KAZETARITZA du hizpide. Eta horretaz mintzo da uste osoz, zailtasunak ukatu gabe baina baikor. Baikortasun kutsakorrez.

“Handira jotzeko kazetaritza" liburuaren aurkezpena Kutxa Beltzan Kutxa Beltza

 “Handira jotzeko kazetaritza" liburuaren aurkezpena egingo du Martxelo Otamendik azaroaren 24an, 18:30ean, Kutxa Beltzan.

Martxelo Otamendi ezinbesteko erreferentea da euskal komunikazioan. Hogeita hamar urtez aktualitatearen lekuko izan da Euskaldunon Egunkaria-ko eta BERRIAko zuzendaritzaren talaiatik. Egia esan, lekuko ez ezik halabeharrezko protagonista ere izan da, batik bat Guardia Zibilak atxilotu eta torturatu zuenean, Euskaldunon Egunkaria ixteko operazioaren barruan.

Zuzendaritza utzi eta erronka berriei aurre egiten hasi den honetan, bere ibilbidea errepasatu du Garbiñe Ubedaren eskutik. Tolosako eskolapioetako ikasle euskaldun baina oraindik euskaltzale ez zen garaiaz hitz egin du, euskalgintzan eta komunikazioan egindako lehen urratsez, Egunkaria-n «zuzendari bekario» hasi zenekoaz… eta, nola ez, egunkari haren itxiera bidegabearen inguruabar guztiez. Baina, oroz gain, kazetaritzaz hitz egin du, «munduan den lanbiderik politenaz». Edo, hobeto esan, berak kazetaritza ulertzeko duen moduaz: txikitasun-konplexu guztiak alde batera utzita, jakin-minez, pasioz eta ausardiaz egindako kazetaritzaz. Bestela esanda, HANDIRA JOTZEKO KAZETARITZA du hizpide. Eta horretaz mintzo da uste osoz, zailtasunak ukatu gabe baina baikor. Baikortasun kutsakorrez.


Azaroak 26, asteazkena


20:00
21:30

The Meteors Kutxa Beltzan

Kutxa Beltza, Abando - Indautxu | Kontzertua

The Meteors taldeak kontzertua eskainiko du azaroaren 26an 20:00etan Kutxa Beltzan.

The Meteors Kutxa Beltzan Kutxa Beltza

The Meteors taldeak kontzertua eskainiko du azaroaren 26an 20:00etan Kutxa Beltzan.

Motak:
Guneak:

Egutegia

Azaroa
al ar az og ol lr ig
          1 2
3 4 5 6 7 8 9
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28 29 30
Abendua
al ar az og ol lr ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30 31        

Urte osoko agenda ikusi »»