Deustualdeko "Klown" Jaialdia: El día de Ramiro ikuskizuna otsailaren 14an 18:00etan San Inazio - Ibarrekolandako Udaltegian. Ramiro matxinsalto baldar, dudati eta dibertigarri bat da. Goiz batean, kutxatik irten eta egun osoko bidaia egitea erabakiko du. Zer abentura biziko ditu? Familia osoarentzako ikuskizun honetan, narrazioa, txotxongiloak objektuekin, klowna eta zuzeneko musika elkartzen dira kutxa handi batetik ateratako miniaturazko mundu bateranzko bidaia bat kontatzeko.
Deustualdeko "Klown" Jaialdia: Pepa eta Kutxo ikuskizuna otsailaren 21ean 18:00etan San Inazio - Ibarrekolandako Udaltegian. “Pepa ta Kutxo” klown ikuskizuna da, bertan elementu asko nahasten direlarik: pailazo klasikoen jokoak, mimoa, partaidetasun antzerkia, objektuen antzerkia, absurdoaren antzerkia… Antzezlan hau bi hamarkada bilatze lanean aritu ondoren sortutakoa da. Zenbait egoera barregarri asmatu dituzte ikuslegoari erakusteko.